Fitur
Ikusi zuzenean
Avada Festival
Ekitaldiak kargatzen
evento hau amaitu da.
Fitur Reino de Navarra Nafarroako Erresuma Entrada 19 de mayo

Informazioa

10:45 – 11:45

Denontzako Bide bat. ONCEren Irisgarritasun proiektuaren aurkezpena
Jesus Hernández Galan.

ONCE fundazioaren proiektua, 2019an martxan jarri zen ekimen bat da; 2021 honetan, haren bidez, aterpetxeen irisgarritasuna ebaluatuko da, aplikazioen erabilera bultzatuko da eta ibilbidea ibilgarri egiteko baliabide fisiko eta teknologiko guztiak bilduko dituen webgune informatibo bat sortuko da.

Horretarako, landa-lana egin da, bidea berrikusi eta geolokalizatzeko, instalazio fisiko irisgarrien diagnostikoa egiteko, desgaitasuna duten pertsonak orientatzeko eta gidatzeko diseinatutako aplikazio bat sortzeko –hala nola Blind Explorer eta Microsoft Soundscape–, ebaluatutako instalazio fisikoen irisgarritasuneko ezaugarriak eta esperientzia horren inklusioa indartzeko erabilgarri dauden teknologien ezaugarriak jasoko dituen webgune bat, etab.

Laster, bilera birtual bat eginen dugu, aurrerapausoak zehazki ezagutzeko, aurreikusita baitago autonomia erkidegoetan esperientzia pilotuen aurkezpen bat egitea, ordezkari politikoen parte-hartzea izanen duena.

Albergues LOT proiektuaren aurkezpena
Nieva Úriz. Nafarroako Turismoaren Plangintza eta Berrikuntza Zerbitzua.

Donejakue bideko aterpetxeetan eta bestelako ostatuetan lekurik dagoen denbora errealean jakiteko tresna.

Aragoi, Nafarroa, Errioxa eta Gaztela eta Leongo autonomia erkidegoek eta Galiziako aterpetxe pribatuen elkarteak parte hartzen dute. Gailu hori 70 aterpetxetan dago, horietako 15 Nafarroan kokatuak, baina beharren arabera zabaldu ahal izanen da. Donejakue bide frantsesean (eta aragoiarrean) kokatutako turismo aterpetxeak aukeratu dira, bata bestearen artean gutxienez 15 kilometroko tartean daudenak. Hala, erabiltzaileak aurreko herri batean geratzea edo hurrengora joatea erabakitzeko aukera izanen du. Horrez gain, ostatu horietako okupazio maila jakiteko aukera izanen dute, beren esperientzia, segurtasuna eta informazioa hobeto antolatze aldera.

Aterpetxe bakoitzak tableta bat du, erabiltzaileen sarrera-irteerak denbora errealean erregistratzeko. Informazio hori zerbitzari bati bidaltzen zaio eta handik edozein aplikazio edo plataformatara igortzen da. Informazioa webgune honetan eskuratu daiteke: https://albergueslot.appcamino.com/inicio

Ultreia. Donejakue bidearen interpretazio-zentroa
Iruñeko Udala. Silvia Azpilicueta.

“Iruña, Bideko lehenengoa” ekimenaren helburua da Donejakue bide frantsesaren hasierako erreferentziazko leku bihurtzea Iruña, erromesen harrerari dagokionez, eta, era berean, bere osotasunean Pirinioetatik hasita soilik goza daitekeen esperientzia gozagarri izanik, Iruñea izatea Bideko erreferentziazko lekua. Informazio guztia eta harrera Ultreian biltzen da, Donejakue bidearen interpretazio-zentroan.

Ultreia zentro irisgarria da, 2019an jaioa, Donejakue bidea eta kultura teknologia berrien bitartez hurbiltzeko asmoz. Desgaitasuna duten pertsonentzako baliabide aniztasun handia dauka (oinez hautemateko seinaleak, orientatzeko balizak, bideo azpititulatuak, arrapalak, itsuentzako pantaila ukigarriak…). 45 minutuko bisita bat da. Bisitaria Donejakue bidearen historian eta bide horrek hiriaren eraketan eta historian izandako garrantzian murgiltzen du. Bisita osoa audiogida sistema bati esker egin daiteke, 4 hizkuntzatan: gaztelania, euskara, ingelesa eta frantsesa.

Horrez gain, hirira iristen diren eta Donejakue bideari, Compostelari eta ostatu eta garraiobide zerbitzuei buruzko informazioa lortu nahi duten erromesei eta turistei harrera egiteko gune bilakatu da Zentroa. Ultreia Donejakue bidearen –bereziki, bide frantsesarena– ikuspegi unibertsal bat izan nahi duten guztientzako erreferentziazko zentro bat da. Horretarako, informazio praktikoa eskaintzen du (aholkuak, zer jan, non lo egin, segurtasuna, etab.), Donejakue bide guztiei buruzko informazioa, bide frantsesa, historia, artea, bide zatiak, herriak, distantziak, bisitarako baliabideak, ostatuak… eta Iruña hiriari buruzko informazio espezifikoa, baita erromesen eta turisten eskura dauden baliabideei buruzkoa ere. Horrez gain, Donejakue bideari buruzko blog bat eskaintzen du. Bertan, hainbat gai lantzen dira –adibidez, historia, irisgarritasuna, turismoa…–, turismo agenda batean bideak zeharkatzen dituen hiri eta herrietako ekitaldi nagusiak biltzen ditu eta hainbat bideo daude, bidearen esperientzia ezagutarazteko, askotariko moduetan eta arrazoietan arreta jarriz eta bide frantsesaren ondare kultural eta historiko handiari balioa emanez, Pirinioak zeharkatu ondorengo hasiera puntutik.

Iruñeak Donejakue bidearekin duen harreman historikoa azaltzen du zentroak eta 2021ean gune fisiko hutsa izatetik gune birtual izatera igaroko da, www.pamplona.es/caminodesantiago webguneari eta haren blog honi esker: https://blogcaminodesantiago.wixsite.com/home

Hala, Ultreia Iruñean kokatutako Donejakue bidearen interpretazio-zentroa izatetik bide horrek bultzatuta hiria bisitatuko duten erromesei eta turistei informazioa eman eta harrera egiteko erreferentziazko leku izatera igaroko da. Zentroak Bidearen ikuspegi unibertsal batetik Bide frantsesaren turismo baliabideak dinamizatu, erakutsi eta bilduko ditu.

Zentroak, era berean, hirian Donejakue bidearekin lotuta dagoen eskaintza turistikoa biltzen du. Horren adibide garbi bat “BIDEA ETXEAN HASTEN DA, BIDEA ZUGAN HASTEN DA” kanpaina da, Iruñeko Hotelen Elkarteak egindako sustapen bat. Sustapen horretan, 16 hotelek parte hartzen dute. Donejakue bidea egiten ari diren erromesei eta turistei zuzendutako tarifa bereziak eta zerbitzu espezifikoak eskaintzen dituzte. Eskaintza horri buruzko informazio guztia, hemen: https://hotelespamplona.com/camino-santiago/

Fitur Reino de Navarra Nafarroako Erresuma Feria
Ikusi bideoa

Xehetasunak

Data:
20 maiatza
Ordua:
10:45 - 11:45
Evento kategoria:
,

Egoitza

Nafarroa
IFEMA feria
Iruñea, Nafarroa España
+ Google Map

Antolatzaile

Nafarroako Turismo Gobernua
Go to Top