Fitur
Ikusi zuzenean
Avada Festival
Ekitaldiak kargatzen
evento hau amaitu da.
Fitur Reino de Navarra Nafarroako Erresuma Entrada 19 de mayo

Informazioa

17:00
Berrikuntza kulturala: Sorkuntzako eta kulturako industriak.

Escape jokoa harresietan
Iruñeko Udala. MARIA BEZUNARTEA. IRUÑEKO UDALEKO TURISMO ZERBITZUKO BURUA.

‘Escape jolasa harresietan’ zenbait proba gainditzean datza; horietako batzuetan bilaketa bat egin behar da, beste batzuk logika jolasak dira, beste batzuk gailu mugikorra erabiliz gainditzekoak, ukipen-enigmen bidez. Zure ingurunea funtsezko zati bat da azken helburu bat lortzeko.

Jolasa, benetako gertaera batean oinarritua eta hiriko pertsona historikoek kontatua, San Bartolome gotorlekuan hasten da eta Iruñeko harresiko zenbait espazio bisitatzera eramanen gaitu.

Iruña hiria erabat blokeatuta izan zuten tropa karlistek. Hogei mila biztanleak hiritik atera ezinda geratu ziren, erabat itxita sei hilabetez. 1874ko irailetik 1875eko otsailera bitartean izan zen. Negua zen eta elikagaiak izugarri garestitu ziren, kondizioak oso latzak izan ziren. Hortxe dago jolasean izanen duzun rola, karlistei aurre egin eta hiriaren blokeoa saihestu behar duzu. Lortuko duzu?

Jolasa 16 urtetik gorakoei zuzenduta dago eta ezin hobea da bikoteka, taldeka edo 7 urtetik gorako umeak dituzten familiak jolasteko.

Jolasaren helburua honako hau da: harresia herritarrengana eta turistengana hurbiltzea, hiriaren gaur egungo eraketan duten garrantzia, bilakaera eta espazio nagusiak ulertzea, ingurunea behatuz eta jokatuz, eta, horrez gain, gertaera historiko esanguratsuak ezagutaraztea.

https://escapemurallas.es/

Baliabide berri honen xedea harresia hurbiltzea eta San Bartolome gotorlekuko fortifikazioen interpretazio-zentroa dinamizatzea da. Espazioan bertan bakarrik jokatu daiteke, beraz, bisitatzea bultzatzen da.

Gamifikazio-aren bidez ondarea interpretatzeko proposamen bat da. Hala, erabiltzailea elkarrekintzan aritzea eta ikastea ahalbidetzen du. Hori guztia, teknologia berriak turismoaren sektorean aplikatzeari esker.

Gertaera historiko kontrastatu batean oinarritutako herritarren kontakizunarekin, jokalaria benetako historia batean murgiltzen da. Historia horretan, datu asko ematen zaizkio, pertsona historikoei buruzko informazioa eta hiriko bitxikerien azalpena; hori guztia, genero-ikuspegian oinarrituz. Azken finean, “gamifikazioa-teknologia berrien aplikazioa” binomioaren bidez, ondarea modu atseginean eta zorroztasun historikoz hurbiltzen zaio jende guztiari, modu irisgarri eta seguruan; izan ere, kanpoan egiteko pentsatuta dago, horretarako erabiltzailearen beraren gailu mugikorra erabiliz.

Estetika zaindua azpimarratu behar da. Jolasaren protagonistak oso zainduta dauden ilustrazioen bidez aurkezten dira eta horiei argazki eta grabatu zaharrak gehitzen zaizkie. Hala, historia azpimarratzen dute eta kontakizunean sakontzen laguntzen dute.

Produktu horrek hainbat teknologia erabiltzen ditu eta, horien bidez, sektore turistikoan teknologia berriak erabiltzeak ematen dituen aukerak erakusten dira. Jolasean parte hartzen duenari hiriaren ikuspegi berriak eskaintzen dizkio, 360 º-ko aireko argazkiei eta bideoei esker eta 3D irudiei esker. Hala, monumentuak beste ikuspegi batetik ikusteko aukera ematen dute. Horri irudiz eta audioz osatutako ikus-entzunezko baliabideak erantsi behar zaizkie. Jolasten ari den bitartean, jokalaria hiriko hainbat eremutako interpretazio- eta informazio-gunetara irits daiteke.

Artaxoako harresia sustapen turistiko birtuala. 3D Ondarea
Artaxoako Udala.Raquel García / Raúl González.

Mundu birtualari ateak irekitzea, 3D bisita baten bidez. Interes kulturaleko ondasun bat (IKO) eta monumentu historiko-artistiko bat ezagutaraztea, gure kasuan Artaxoako harresia, San Saturnino gotorleku-eliza eta teilatu alderantzikatua barne hartuta. Bisitariek, informazio turistikoko gunera hurbiltzen direnean, kode bat jasoko dute horren bidez esteka bat izateko beraien mugikorretik edo gailutik bisita gidatu edo libre (gidarik gabea) birtuala egiteko.

Ez dute ezer deskargatu behar izanen (youtuben bideo bat ikusten ariko bagina bezala da). Bi ordu geroago, esteka hori erabilezin geratzen da, bisitariak bisita gidatua edo librea egin ondoren.

Adibidea: San Saturnino gotorleku-elizako koruaren azpian ur-tanga bat dago, XIII. Mendearen bukaerakoa, 83.000 litrokoa, eta ezin da horra iritsi, baina efektu hauekin birtualki iritsi eta 360 º-an mugitu ahal izanen gara angelu guztietatik ikusteko.

Nafarroako Museoan dauden presbiterioko edo aldareko pintura gotikoak elizako presbiteriotik eraman ziren, gaur egun 1505. urteko erretaula –IKO izendatua izan zena– dagoen tokitik, eta ondoren estali ziren pintura gotiko horiek erretaularekin estaltzeko ikusteko aukera izanen dugu.

Teilatu alderantzikatua, 1260 eta 1300. urteen artekoa; bertigoa duen edo bertara iristerik ez duen jendeak birtualki ikusteko aukera izanen du.

Artaxoako harresiaren eraikuntza ikusiko dugu, harresiz inguratutako multzo osoa Erdi Aroan ikusteko.

3D bisita birtualen eta 360 º-ko argazkien bidez, gidari batekin edo gabe doazen bisitariei fisikoki ikusi ezin den ondare guztia eskainiko diegu. Mota guztietako gailuetara egokitzen da.

Vianaren berregite birtuala
Vianako Udala. Jose Luis Echeverria Arroniz.

QR kodeen bitartez, Viana bisitatzen duten pertsonek, errealitate areagotuaren bidez, beraien smartphonearekin, Vianako gazteluko hainbat une ikusi ahal izanen dituzte (Vianaren sorrera, Errenazimentua eta Aro Modernoa), hainbat angelutatik, eraikina nolakoa zen eta mendeetan zehar zer bilakaera izan duen ikusteko.

Bitarteko digital berrien esplorazioa, turismo-sustapenerako, Viana hiriko ondare arkitektoniko eta kulturalaren bitartez. Eredua 3D-n altxatzeko prozesuan oinarrituz, seinalatutako elementua birtualki berregiteko modua lortuko da.

Fitur Reino de Navarra Nafarroako Erresuma Feria
Ikusi bideoa

Xehetasunak

Data:
20 maiatza
Ordua:
17:00 - 17:30
Evento kategoria:
,

Egoitza

Nafarroa
IFEMA feria
Iruñea, Nafarroa España
+ Google Map

Antolatzaile

Nafarroako Turismo Gobernua
Go to Top