Fitur
Ikusi zuzenean
Avada Festival
Ekitaldiak kargatzen
evento hau amaitu da.
Fitur Reino de Navarra Nafarroako Erresuma Entrada 19 de mayo

Informazioa

17:20 LANDA TURISMOA NAFARROAN.

Historia duten Irantzuko Lurreko mendiko ibilbide eta bideak. “Irantzuko Lurrak pausoz pauso” lehiaketa.
Charo Apesteguia.Irantzuko Lurrak elkartea.

Irantzuko Lurrak elkarteak datorren Nazioarteko Turismo Azokan, 2021eko Fiturren, bere ekoturismoko eskaintzarik onena aurkeztuko du. Historia duten 18 mendiko ibilbide. Horien bidez, bisitariek baso, pagadi, paisaia eta arroila ikusgarriez gozatzeko aukera izanen dute, Urbasa eta Andiako parke naturalean, eta, horrez gain, ibilbide antzeztuez, geocaching-az eta turismo aktiboko jarduera eskaintza zabal batez. Era berean, lehiaketa berritzaile bat aurkeztuko dugu, mendiko ibilbideak argazkilaritzarekin uztartzen dituen “Irantzuko Lurrak pausoz pauso” lehiaketa.

Familiei zuzenduta, mendiko ibiltaririk onenak eta argazkirik onena sustatu eta saritzen ditu.

Landa ostatuetan asteburuak, tokiko produktuen saskiak eta ekoesperientzia ugari zozkatuko dira, gure eskaintzako 10 mendiko ibilbide aukeratuak osatu eta adierazitako lekuen argazki baten bidez baieztatzen dituztenen artean. Horrez gain, argazki guztien artean onena aukeratu eta sari berezia emanen zaio. Lehiaketaren oinarriak Irantzuko Lurrak elkartearen webgunean argitaratuko dira. Anima zaitez parte hartzera eta Irantzuko Lurretako naturaz, historiaz, antzerkiaz eta turismo aktiboaz gozatzera!

Nafarroako Erriberako Hegazti Behatokien Sarea EDER partzuergoa
Belén Sánchez Huarte.

2020an, Nafarroako Erriberan 4 hegazti behatoki sortzeko azpiegiturak gaitu ziren: Azagran, Tetones ibarbasoan (Tutera), Pulguerko urmaelean (Tutera-Cascante) eta Buñuelgo ibarbasoan. Behatoki berri horiek, Erriberako herrietan dauden beste hirurekin batera, Nafarroako Erriberako Hegazti Behatokien Sarea osatzen dute.

Iratiko Soinu Paisaiak
Irati – Orreaga Landa Turismo Elkartea. Alicia Mendibe.

Proiektua elkartearen lurralde osoan barrenako ibilbide batean datza: Luzaide, Azpegi (Aezkoa), Artze/Artzibar, Orotz-Betelu, Sorogain (Erroibar).

Ibilbide horretan, lurraldea beste modu batera ezagutuko dugu eta bertan dauden altxor txikiei balioa emanen diegu. Hori egiteko, elkartearen webgunea bisitatuko da (www.turismoselvadeirati) eta QR kode batzuk deskargatuko dira. Horien bidez, protagonistek kontatutako istorioak in situ irudikatuko ditugu. Hala, bost mugarri daude: enborrak errekatzeari eta kontrabandoari buruzko benetako bi lekukotza eta Donejakue bideari, Galtzada Erromatarrari eta Megalitoei buruzko hiru istorio. QRak leku estrategikoetan kokatuta daude, turistak bila ditzan (beraz, jolas moduko bat ere bada), eta, halaber, entzun ditzan. Bidaiatu eta lurraldea ezagutzeko beste modu bat da. Kontua da jakitea eremu horretan pertsonak bizi direla egun, baina duela urte asko beren aztarna utzi zuten beste jende batzuk ere bizi izan zirela.

Askotariko pertsonak –lurraldearekin lotura dutenak nahiz loturarik ez dutenak– aritu dira lankidetzan proiektua lantzen, eta haiei esker gauzatu da proiektua. Beste alde batetik, Foru Komunitatean gauza berria da; izan ere, ez dago QR bidez osatutako halako beste ibilbiderik.

Halaber, eskainitako produktuaren jasangarritasuna kontuan hartu da; izan ere, QR kodeak egur birziklatuko euskarri batean jarri dira eta hori, era berean, bertan dagoeneko zegoen elementuren batean, hala, ez da beste ezer jarri behar izan.

Fitur Reino de Navarra Nafarroako Erresuma Feria
Ikusi bideoa

Xehetasunak

Data:
19 maiatza
Ordua:
17:20 - 18:00
Evento kategoria:
,

Egoitza

Nafarroa
IFEMA feria
Iruñea, Nafarroa España
+ Google Map

Antolatzaile

Nafarroako Turismo Gobernua
Go to Top