Fitur
Ikusi zuzenean
Avada Festival
Ekitaldiak kargatzen
evento hau amaitu da.
Fitur Reino de Navarra Nafarroako Erresuma Entrada 19 de mayo

Informazioa

17:30
Living Kultur: kultura tradizionalera bueltan, ondare immaterialaren eskutik.

• Lucía Benito (En Buen Sitio Producciones)
• Marga Gutiérrez (Directora Living Kultur)

Living Kultur Nafarroako kultur ondare immateriala modu originalean eta guztientzako irisgarrian irudikatu nahi duen proiektu berritzaile bat da. Erretratua berregite mekaniko hutsetik haratago doa; izan ere, Nafarroako tradizioen alderdi immaterialaren benetako esentzia hautemateko helburuz egin da.

Proiektuaren alderdi berritzailea bai formarekin bai formatuarekin lotuta dago, 50 item baino gehiago plato bakarrean filmatuak 6K-n eta slow teknikan. Item horiek hainbat arlotakoak dira: lanbideak eta teknikak, sinesmen eta erritualak, ahozko tradizioa, jokoak eta kirolak, musika adierazpenak, gastronomia eta sozializatze moduak. Ondarea gorde, mantendu eta bertan aztarna propioa uzten duten hirurogeita hamar elkarrizketatu bildu dira.

Ondare immaterialaren esparruan oso berrikuntza gutxi egin dira. Beharrezko kontserbaziora zuzendu dira ahaleginak, ez hainbeste zabalpena egin edo erakustera. Proiektu honek errealitate iragankor eta esperientzial bat eskualdeko, Estatuko eta nazioarteko publikoari mugarik gabe hurbiltzeko xedea du. Esperientzia horrek zuzeneko bizipena, ingurunea eta gastronomia gozatzera bultzatzen du eta horren osagarria da; izan ere, ikus-entzunezkora bisitaren aurretik edo ondoren hurbildu daiteke bisitaria, dela hobeto ulertzeko, dela ondarearen sorlekua den ingurunean eta eskualdean sakontzeko edo horretaz gozatzeko.

Fitur Reino de Navarra Nafarroako Erresuma Feria
Ikusi bideoa

Xehetasunak

Data:
20 maiatza
Ordua:
17:30 - 18:00
Evento kategoria:
,

Egoitza

Nafarroa
IFEMA feria
Iruñea, Nafarroa España

Antolatzaile

Nafarroako Turismo Gobernua
Go to Top