Fitur
Ikusi zuzenean
Avada Festival
Ekitaldiak kargatzen
evento hau amaitu da.
Fitur Reino de Navarra Nafarroako Erresuma Entrada 19 de mayo

Informazioa

15:45 NAFARROA BIZIKLETAN markaren aurkezpena, Alberto Ecayreneskutik. Turismoaren Plangintza eta Berrikuntza Zerbitzua.

Green Spain Adventures: “Pirinioetatik itsasora mendiko bizikletaz”

Basque Mountain Bike. Agustín Ciriza.
Amaia Marichalar: Kudeaketa-administrazioa
Agustin Ciriza: Kudeaketa-Merkataritza-Gidaritza

Mendiko bizikletaz egiteko 3 egun osoko abenturazko jarduera. Kintotik abiatuko gara, Nafarroaren iparraldetik, Nafarroako Pirinioak zeharkatuko ditugu, ondoren, Baztango baso eta bailara magikoetan sartuz, bertako txoko natural, kultural eta historiko txikiak ezagutuko ditugu, eta handik, Frantziaren hegoaldetik igaroz, Kantauriko kostaldera iritsiko gara.

Azpiegitura gisa 4 furgoneta erabiliko ditugu –bakoitzean 6 bezero, txoferra eta gidaria sartzen dira–, ibilbidean zehar joan-etorriak egiteko, laguntza logistikoa emateko eta segurtasunerako.

Naturan taldeak gidatzen esperientzia duten gidari kualifikatuz osatuta dago gure lantaldea.

Produktuak barne hartzen du 3 gaueko ostatua landa hoteletan, mantenu erdian.

Inguruko turismo baliabideak zuzen-zuzenean ezagutzeko aukera egonen da, hala nola Bertizko Jaurerria, tokiko kultura eta gastronomia.

Gutxieneko taldea: 3 pertsona.

Data malguak, eskaeren arabera, eta irteera finkoak.

Hurrengo irteerak:
Ekaina: Ekainak 17-20
Uztaila: Uztailak 8-11 / Uztailak 29 – Abuztuak 1
Iraila: Irailak 13-16

Beste MTB eta kultur programa batzuekin konbinatzeko aukera.

Erdialdea BTT Espazioa, helmuga zikloturista bat sortzen
Erdialdeko Partzuergoa. Ion Kepa Soltxaga.

Erdialdea BTT Espazioa gure eskualdea zikloturismo helmuga izan zedin egokitzeko apustu gisa sortu zen, berau turismoaren arloan dinamizatzeko. Helmugako askotariko eragileen inplikazioarekin sortu zen eta lankidetza publiko-pribatua funtsezkoa da, proiektuaren gakoetako bat. Gure espazioak guztira 46 ibilbide ditu, hainbat maila eta konplexutasunetakoak. Familientzat ia zailtasunik gabeko ibilbideak, esperientzia pixka bat dutenentzat ibilbide konplexuagoak eta adituentzat zailtasun handiko ibilbideak. Ibilbideen aniztasuna da proiektuaren beste gakoetako bat eta gure BTT espazioaren ezaugarri berezietako bat.

Gainera, erdialdeko herri nagusiak biltzen dituzten zazpi etapa perimetral ditu, eremuan ostatu-gauen kopurua handitzea lortzeko aukera gisa planteatuak. Etapa horiek kultura eta ondare baliabideak dituzten turismo-ahalmen handiko hiriguneetan bukatzen dira. Hori da beste gakoetako bat: helmugaren baliabide metaketa. Zikloturismo helmuga bat sortzeko funtsezko beste alderdietako bat honako hau izan zen: espazioaren mantentzeari ez ezik, zikloturismo produktua sortzeari ere garrantzia emanen zion kudeaketa plan bat izatea. Horretarako, eremu horretako establezimendu turistikoen, udal entitateen, saltegien eta zerbitzuen inplikazioa funtsezkoa da. Horiekin batera, espazioaren hobekuntza eta egokitzapen posibleak, mantentze lanak eta komunikazioa diseinatu dira. BTT Espazioaren komunikazioaren eta zabalkundearen alderdi horrek pisu handia du kudeaketan. Zabalkundea egiteko, Espazioari buruzko informazio guztia biltzen duen webgune bat sortu zen. 

QR kode bidez autogidatutako bisitak
Lekunberriko Udala Gorka Azpiroz Razkin / Mª Jesús Ayestarán.

10 QR kode baino gehiago jarri dira, 3 hizkuntzatan (Euskara, Gaztelania eta Ingelesa) Lekunberriko hainbat tokitan, gure historia eta ondarea modu sinple eta autonomoan ezagutarazteko, edozein bisitarik udalerri osoan, modu autonomoan, kultura, ondare eta historiarekin lotutako bisita bat egiteko aukera izan dezan. Gainera, aurten beste 6 tokitan jartzeko lanean ari gara, baita idazkietan eta audioetan Frantsesa gehitzeko ere.

Hala, Lekunberrira iristen diren bisitariek herria eta bertako historia ezagutzeko aukera izanen dute. Udalerrian jarritako QR kodeak osatzeko, gainera, euskarri bertikalak egonen dira (panel interaktiboak). Horiek udalerriko turismo eskaintza ezagutzeko aukera ematen dute eta, hedaduraz, bide berdea eta inguruko natura eta ondarea. 

Bide berdea erreferentziazko eremu bat da eta turistari herrigunea QR kodeen bidez bisitatzea proposatzen dio; hala, herria pasabide bat izan beharrean helmuga bihurtzea lortuko dugu.

Teknologia berriak oso azkar ari dira aurrera egiten, baita turismoaren arloan ere. Papera atzean geratzen ari da, telefonoak ordezkatuta. Mota horretako formatuetan informazioa azkar eguneratzen da kostu txikiarekin; toki gutxi betetzen du eta ez du zaborrik sortzen.

Bisita autogidatuez ari gara; horien laguntzaz, turistak libreki eta gehien interesatzen zaion egun eta orduan egin dezake bisita turistikoa.

Beste alde batetik, bide berdea ibilbidearen ardatz nagusietako bat denez, eta, hedaduraz, tokiko eta eskualdeko turismo eskaintzarena, eskaintza horrek lurraldearekiko zeharkakotasuna bilatzen du, bide berdearen inguruneko ondarea eta eskaintza ezagutzeko gogoa pizte aldera. Beraz, bide berdea baino gehiago ezagutzea eta bidean ibiltzeaz gain udalerrian egonaldi luzeagoak egitea bultzatzen duen ibilbide autogidatu bat da. Lekunberriko ondare kulturala, historikoa, arkitektonikoa eta naturala ezagutzeko gonbita da. 

Azkenik, Lekunberri mota horretako ibilbideetan aitzindaria izan da eskualdean, eta, hain zuzen, landako arkitektura zibilaren, tokiko toponimiaren eta euskararen, besteak beste, balioa azpimarratzen du. Ideia hori inguruko beste udalerri batzuetara zabaldu da, eskualdeko beste gune batzuetan antzeko eskaintza sor dadin.

Fitur Reino de Navarra Nafarroako Erresuma Feria
Ikusi bideoa

Xehetasunak

Data:
19 maiatza
Ordua:
15:45 - 16:30
Evento kategoria:
,

Egoitza

Nafarroa
IFEMA feria
Iruñea, Nafarroa España

Antolatzaile

Nafarroako Turismo Gobernua
Go to Top