Fitur
Ikusi zuzenean
Avada Festival
Ekitaldiak kargatzen
evento hau amaitu da.
Fitur Reino de Navarra Nafarroako Erresuma Entrada 19 de mayo

Informazioa

16:30 TURISMO AKTIBOA ETA KIROL TURISMOA NAFARROAN

“Ezinbesteko 50 mendi ibilbide” eskaintzaren aurkezpena
Esther Urtasun. Nafarroako Turismoaren Plangintza eta Berrikuntza Zerbitzua.
GR 323 Berrenoa Sakanako Garapen Agentzia
Paqui Urbitarte.

Sakanako 4 udalek (Urdiain, Iturmendi, Bakaiku, Etxarri Aranatz) sustatutako GR 323 Berrenoa ibilbide homologatu berriaren aurkezpena.

Ibilbide horrek Berrenoako (Bernoa) Erdi Aroko galtzadaren balioa azpimarratzen du. Mandazainek erabiltzen zuten, salgaiak barnealdetik kaira, eta alderantziz, garraiatzeko.

Esteribar Helmuga
Nafar Basoak Turismo Enpresa Elkartea. JorgeVaquero eta Asier Marín.

Esteribar Helmuga NAFAR BASOAK turismo elkartea duela urte batetik lantzen ari den turismo proiektu bat da, jasangarritasun irizpideetan oinarritua. Natura, BTT Espazioa eta Trail EREMUA, ondare historiko eta kulturala, Donejakue bidea eta gastronomia uztartu dira, besteak beste, bailara bisitatzea parekorik gabeko esperientzia izan dadin.

Webgunean, zerbitzuei, naturari, gastronomiari, kirolari eta ondare historiko eta kulturalari buruzko informazioa eta esperientziak aurkituko dituzu, bai eta #EsteribarHelmuga EZAGUTU, SENTITU eta BISITATZEKO ezin konta ahala arrazoi ere.

Mendukilo kobazuloa: errealitate birtualeko bisita. Cuevas de Astitz.
Amaia Govillar, Rakel Navarro, Miren Larburu.

Errealitate birtualeko bisita hiru helbururekin sortu da, Mendukilo kobazuloaren (Astizko Kontzejua, Larraun, Nafarroa) kudeaketaren eta sustapenaren esparruan:

  • Irisgarritasuna: betiko helburua da, kobazuloak irisgarritasun unibertsala izatea; kasu honetan, errealitate birtualaren bidez. Lurpeko munduaz bertara sartu behar izan gabe gozatzea.
  • Etengabeko berrikuntza, kobazuloaren eskaintzaren sustapenaren eta komunikazioaren arloan: marketin digitala.
  • Balizko bisitariarengana jatorrian iristea, baliabide berrien bidez, besteak beste in situ bisitak sustatzeko. Bisitak ikastetxeetara, adinekoen egoitzetara…

Proiektu honetan software interaktibo bat egin da (360 º-ko ikus-entzunezko erreportajea), errealitate birtualeko (EB) betaurrekoen bidez Mendukilo kobazulo turistikoan “sartu” eta gozatu ahal izateko.

Fitur Reino de Navarra Nafarroako Erresuma Feria
Ikusi bideoa

Xehetasunak

Data:
19 maiatza
Ordua:
16:30 - 17:10
Evento kategoria:
,

Egoitza

Nafarroa
IFEMA feria
Iruñea, Nafarroa España
+ Google Map

Antolatzaile

Nafarroako Turismo Gobernua
Go to Top