FITUR Nafarroa 2021, apustu arduratsua pandemiaren aurrean eta kontsekuentea europar politikekin.

Turismoaren sektorearentzat oso latza izaten ari den garai honetan, Nafarroak FITURen izango duen presentzia funtsezko bi premisari jarraiki prestatu da: segurtasuna eta berrikuntza teknologikoa.

Fitur Reino de Navarra Nafarroako Erresuma Entrada 19 de mayo

Maiatzaren 19an, asteazken arratsaldeko edukia

11:00 Fitur 2021 azokaren inaugurazio ofiziala

13:30 Maitena Ezkutari Nafarroako Gobernuko Turismo zuzendari nagusiaren ongietorria eta aurkezpena..

Natur-, landa- eta kirol-turismoa.

Asteazken arratsaldean, natur-, landa- eta kirol-turismoari buruzko monografikoa egingo da.

Lehenengo jardunaldian, turismoko eta zikloturismoarekin, kirol- eta natur-turismoarekin lotura duten eta tresna digital berrien bidez optimizatu diren hainbat proiektutan parte hartzen duten entitateetako eragileek honakoei buruzko azalpenak emango dituzte, besteak beste: Esteribar eta Baztan ibarretako ekimenak; QR kode bidezko bisita autogidatuak Lekunberrin, Erdialdeko Eremuan, Erriberan, Belaguan, Irati-Orreagan zein Iranzuko Lurretan; eta Mendukilo leizeetarako bisita birtuala. Azalpen horiek guztiak online emango dira Iruñetik eta Madrildik, eta streaming bidez turismo pribilegiatuko gure eskaintza ikusi nahi duen ororentzat.

Fitur del pirineo al mar en bicicleta

Baztango basoetatik itsasora bizikletan.

Basque Mountain Bike enpresaren proiektua da. Abenturazko jarduera honek 3 egun osoz mendiko bizikletan ibiltzean datza. Kintoatik abiatzen da, Nafarroako Pirinioak zeharkatu, Baztango baso eta ibar liluragarrietan murgildu, bertako txoko natural, kultural eta historikoak ezagutuz, eta Kantauriko kostaldera iritsi arte.

Era autonomoan bidaiatzea: QR kode bidezko bisita turistiko autogidatuak Lekunberrin.

 

teknologikoa lurraldea modu autonomoan ezagutuz bidaiatzeko.

FITUR mendukilo

Errealitate birtualeko bisita Mendukilo leizera.

Amaia Govillarrek, Rakel Navarrok eta Miren Larburuk aurkeztuko dute produktu turistiko hau, eta Cuevas de Astitz, S.L. enpresak gauzatuko du.

Fitur destino Esteribar

“Esteribar Helmuga”, natura, iraunkortasuna, ondare historiko-kulturala, Done Jakue bidea, gastronomia…”

Jorge Vaquerok aurkeztuko duen proiektu turistiko hau “Esteribar Helmuga” iraunkortasun-irizpideetan oinarrituta dago. NAFAR BASOAK turismo-elkarteak urtebete darama proiektua lantzen.

Además de su rico patrimonio histórico-cultural nacido bajo la influencia del Camino de Santiago, este nuevo destino Done Jakue Bidearen eraginez loratutako ondare historiko-kultural aberatsaz gain, helmuga berri honek Eremua ere badu, BTT eta trail praktikatzeko mendi-estazio bikaina, kirolarientzat garai batean ikaztegi eta ubideak konektatzen zituzten bidexka zaharrak berreskuratzen dituena. Horrela bada, naturak, Espacio BTT y Trail Eremuak, ondare historiko-kulturalak, Done Jakue Bideak eta gastronomiak bat egiten dute ibarrerako bisita esperientzia paregabea izan dadin.

Fitur zona media

Erdialdeko Eremua: maila eta konplexutasun ezberdineko 46 ibilbide eta helmugan baliabideak batzea.

Elkarrizketa Ion Kepa Solchagarekin, Erdialdeko Partzuergoko teknikaria “14 udalek indarrak batu dituzte proiektu berri hau eskaintzeko”.

“Espacio Zona Media BTT Erdi Aldea” “gure eskualdea zikloturismoko helmuga izan dadin egokitzeko apustu gisa sortu da. Turismo iraunkorra egiteko molde horrek naturarekin oreka mantentzen du eta gure lurraldea osorik ezagutu eta lehen gure bazterrak bisitatzen zituztenentzat irisgarriak ez ziren tokietara heltzeko aukera ematen du”, baieztatu du Ion Kepak.

FITUR Estación de Trail de Sakana

“Sakanako Trail Gunea”, munduan barna korrika.

Sakanako 4 udalek iraupen-kirolarientzako homologatuta dagoen ibilbide berri bat sustatu dute.

Fitur Belagua

Belagua 2021 zeharkaldi handia ibilbide piriniarrean barna.

Belaguako aterpearen 50. urteurrena ospatu eta, aldi berean, 2020ko berrirekitzea inauguratzen duen kirol-ekitaldia da. Horretarako, Pamplona/Iruña Nafarroan dugun mendi-aterpe bakarrarekin lotzen duen ibilbide bat sortu da.

FITUR paisajes sonoros

“Soinudun paisaiak”, bidaiatzeko eta lurraldea ezagutzeko beste modu bat.

Alicia Mendibek Luzaide/Valcarlos, Azpegi (Aezkoa), Artze/Artzibar, Oroz-Betelu, Sorogain (Valle de Erro/Erroibar) eremu osoan barnako ibilbide baten proiektuari buruzko azalpenak emango ditu, bertako altxorren balioa azpimarratuz.

Fitur observación aves

Hegaztien 7 Behatokik sare berria osatu dute.

Elkarrizketa Belén Sánchez Huarterekin: “Bird watching ekoturismoa Erriberan”.

Eder-Ribera Partzuergoaren ordezkariak Azagran, Tetoien ibar-basoan (Tutera), Puguer putzuan (Tutera-Cascante) eta Buñuelgo ibar-basoan kokatutako hegaztien 4 behatoki berriz osatutako azpiegitura berri horren garrantzia azaldu du.

“Historia duten Bidexkak eta Bideak” Iranzuko Lurretan.

Charo Apesteguíak, Tierras de Iranzu-Iranzuko Lurraken izenean, bideo bidezko aurkezpena egingo du Iranzuko Lurretan historia, erromatar ondarea eta Erdi Aroko ondarea duten –Valdejunquerako Gudua kasu– bisita gidatu eta antzeztuen eskaintza berria jakitera emateko.

IKUSI AGENDA OSOA