FITUR 2023 hasten da eta “Nafarroaren Eguna” ospatzen dugu

FITUR 2023k GAUR irekiko ditu ateak eta gure standean “Nafarroaren Eguna” ospatuko dugu.

Zer da zuretzat “Bestelako Turismoa”?, Nafarroaren proposamena FITUR 2023rako

Aurtengo edizioan, Nafarroak gogoeta egitea proposatzen du, azokako bisitariei galdera honi erantzutera gonbidatuz: “Zer da zuretzat Beste Turismoa?”. Helburua da parte hartzeko agertoki ireki eta plurala sortzeaeta pertsona eta erakundeen arteko eztabaida kolaboratiboa bultzatzea, alderdi instituzionalenetik sozialeneraino, turismoaren esparru guztiak aintzat hartuta.

Galdera hori FITURen Nafarroako Turismoaren jardueren ardatz hartuta, mahai-inguruak egingo dira sektore publikoko eta pribatuko adituekin eta ordezkariekin.

Ateratako ideiak eta ondorioak funtsezkoak izango dira, eta iraunkortasunaren, inklusioaren eta zirkulartasunaren arloetan gure lurraldea Europan erreferentziazko helmuga gisa posizionatzeko balioko dute.

Nafarroa, lider nazionala Garapen Iraunkorreko Helburuak betetzean

Oraingoz, datuek adierazten dute gure Komunitatea bide onetik doala eta sektore turistikoa irizpide horiekin konprometituta dagoela, Espainiaren 2022ko eskualde-iraunkortasunari buruzko txostenak baieztatzen duenaren arabera. Txosten horretan, Nafarroa lider nazional gisa agertzen da 2030eko GJHak betetzean eta garapen iraunkorrean.

IKUSI ALDIZKARIA
IKUSI AGENDA