1.- LEGE OHARRA

Eskertzen dizugu gure webguneko lege-baldintzak irakurtzeagatik. Ongi etorri! Nabigatzen segitu aurretik, garrantzitsua da gure erabiltzaileekiko harremanen gaineko informazio guztia zuk ezagutzea.

Webgune honen eta hartan sartutako edukiaren eta elementuen jabea Nafarroako Gobernua da (hemendik aitzina, NAFARROAKO TURISMOA).

NAFARROAKO TURISMOAren jabetzapeko webgunean sartzean eta hura erabiltzean, baldintzak onartzen dituzu eta hitzematen duzu haiek errespetatuko dituzula, bai hartan nabigatzean, bai hartan sartutako tresnak, elementuak eta edukiak erabiltzean.

NAFARROAKO TURISMOA webgunean dauden elementuen, irudien eta edukien gaineko eskubideen titularra da. Elementu, irudi eta eduki horiek berrerabilpenerako printzipioek araututa daude (https://gobiernoabierto.navarra.es/es/open-data), salbu eta webgunean kontrakorik adierazten ez bada edo haien izaeragatik (esaterako, jabetza intelektualeko aktiboak izatea) araubide orokorretik salbuetsita badaude.

Izan kontuan edukiak eta zerbitzuak aldian behin eguneratzen direla eta, ondorioz, eduki eta zerbitzu horiek aldatu, gehitu edo ezabatuko direla. NAFARROAKO TURISMOAk www.visitnavarra.es webgunean edozein aldaketa egin dezake, aldez aurretik jakinarazi gabe.

NAFARROAKO TURISMOAk ez ditu bere gain hartzen webgune honetan ostatatuta dauden tresnen, elementuen edo edukien erabileratik erator litezkeen kalte-galerak, ezta hirugarrenen edukietan eta webguneetan sartzeko esteken erabileratik erator litezkeenak ere, indarrean dagoen araudiaren arabera haien erantzule ez bada bederen.

2.- PRIBATUTASUN POLITIKA

Datuak Babesteari buruzko Erregelamendu Orokorrean eta Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalen Bermeari buruzko eta hura garatzeko araudiari buruzko 3/2018 Lege Organikoan ezarritakoaren arabera tratatuko dira ezarritako baliabideetatik edozein erabiliz ematen dizkiguzun datuak.

Hartara, aditzera ematen dizugu zure datuen tratamenduaren arduraduna Nafarroako Gobernua dela, zeinak datu horiek erabiliko baititu zuk emandako xederako eta legez esleituta dituen eskumenak gauzatzeko. Ildo horretan, tratamenduen gaineko informazio osoa tratamendu-jardueren gure erregistroan duzu, esteka honetan.

Tratamendurako bildutako datu pertsonalei dagokienez, datu horietan sartu, zuzendu, ezabatu eta eramateko eskubidea gauzatu dezakezu, baita zure datuen tratamendua muga dadila eskatzeko edo tratamendu horri aurka egiteko ere. Hala egiten baduzu, arduradunak tratamendua bertan behera utziko du, eta datuak gordeko ditu soilik arauren batek horrela agintzen badio, edo, akzioren bat abiarazi bada, hura preskribatu arte. Eskubide horiei buruzko argibide gehiago nahi baduzu, jarraitu irakurtzen, edo ikusi Datuak Babesteko Espainiako Bulegoak egindako infografia, hiperesteka honetan sartuta.

Atsegin handiz erantzunen diegu datuen babesari buruz egiten dizkiguzun kontsulta edo erreklamazio guztiei. Era berean, erreklamazioa jar dezakezu edo zure eskubideak gauzatu Nafarroako Gobernuaren edozein erregistrotan, baita Erregistro Orokor Elektronikoan ere. Horretarako, eskabidea Nafarroako Gobernuan tratamenduaren ardura duen unitatera edo datuak babesteko delagatuari igorri behar da.

Egoki deritzozun kontrol agintaritzarengana ere jo dezakezu erreklamazioa jartzeko (adibidez, ohiko bizilekua edo lantokia daukazun herrialdean, edo zure ustez arau-haustea egin den herrialdean). Behar diren ondorioetarako, jakinarazten dizugu Espainiako kontrol agintaritza Datuak Babesteko Espainiako Bulegoa dela, eta erakunde horrek berariaz prestatutako formularioen bidez balia ditzakezula zure eskubideak (formularioak eskura daude bulegoaren egoitza elektronikoan).

Datuak babesteko gure politikari buruzko informazioa osagarria nahi baduzu, jo ezazu hona.