18tik, Nafarroa Eguna azokan, urtarrilaren 22ra arte,
hitzordua FITURen

Nafarroak hausnarketa bat proposatzen du aurten pertsona bakoitzari “Zer da zuretzat ‘Beste Turismoa’?” eta horrela eraiki ezazu kontzeptu hori elkarlanean.

El stand de Navarra en FITUR 2023

Standa, 500 metro karratukoa, kalitatezko material natural berrerabilgarriekin, formatu handiko pantailekin, inpaktu goreneko irudiekin eta publiko ororentzako irisgarritasun maximoarekin diseinatu da, eremu hau ezaugarri teknologiko, berritzaile, jasangarri eta irisgarriekin hornitzea lortzeko.

Erabili diren diseinua, irudiak eta euskarri bisualen harira, oihan koroatua simulatzeko sorrera berritzaile eta jasangarri bat irudikatuko da. Eta oihan hau standaren hormetan nabarmendu egin da enborren artean espazio naturalekin tartekatutako egur naturalaren erabilera eginez.

Teknologiaren harira, ikus-entzunezko ekipo bat eta streaming erako beste bat erabiliko dira, eszenatoki hibridorako 3,5×2 metroko lead pantaila batekin, zuzeneko emanaldiak egiteko, edukia denbora errealean administratuz.

Standa diseinatu, muntatu eta desmuntatzeko zeregina Agencia Evol Publicidad SAU enpresari esleitu zaio, 207.899,78 eurogatik (BEZ barne). Kopuru honetan barne hartu dira bai Fitur azoka eta bai standa beste 4 azoka nazionalekin (Navartur, B-Travel, Expovacaciones eta INTUR) egokitzea.

IKUSI ALDIZKARIA
IKUSI AGENDA