GAUR FITUR 2022 HASIKO DA
““Nafarroa, bestelako turismoa” izango da gure Komunitatearen apustua edizio honetan”

FITUR 2022k (urtarrilaren 19tik 23ra) eskaintzen duen abagune bikaina baliatuko da “Nafarroa, Bestelako turismoa” aurkezteko, beste ekimen mordo batekin batera aurkeztuko den eslogana, gure turismo inklusibo eta iraunkorraren eskaintzak tokiko ekosistema hobetzen lagun dezan ekonomia eta komunitate iraunkorrak eraikiz.

Horretarako, Nafarroako standean tokiko turismo iraunkorrari balioa nola ematen diogun erakutsiko zaie bisitariei, gure ingurunean eta lurraldean duen eragin positiboa islatzen baitu. Gainera, sektore osoak –zeinaren zati bat hemen dagoen– ikusiko du Nafarroak Europako erreferente bihurtzeko ahalmena duela bere turismo-eskaintza berritzaile, iraunkor eta irisgarriari esker.

Garapen iraunkorreko jarduketak lehenesteko ildo beretik, Next Generation funtsek, Iraunkortasun Turistikoko Planen bidez, helmugei aukera emango diete garapen iraunkor hori gauzatzeko eta hura betetzen dela egiaztatzeko adierazleak definitzeko.

ELKARRIZKETAK

Fitur 2022- Entrevista David Yarnoz

“Iraunkortasuna gure ingurunea ulertu eta harekin konprometitzeko hizkuntza unibertsala eraikitzeko aukera bat da””

Fitur 2022- Entrevista Alicia, Luismi y familia

“Iraunkortasuna ingurunearen pareko bizimodua da””

Nafarroako standa (9C13) FITUR 2022an, IFEMAren Azoka Barrutiko 9. pabiloian egongo da berriro. 500 metro koadroko azalerarekin, COVID-19aren araudiak exijitzen dituen higiene- eta segurtasun-protokoloei jarraiki diseinatu da, edizio honetako formatu hibridoak eskatzen dituen ikus-entzunezko baliabide eta baliabide teknikoentzako espazioekin, eta desgaitasuna duten pertsonentzat oztopo arkitektoniko oro saihestuz.

IKUSI ALDIZKARIA
IKUSI AGENDA